GIPUZKOAKO 10K TXAPELKETA - PARTAIDEAK ETA INFORMAZIO OROKORRA

Hurrengo igandean, Hondarribiako 10k lasterketarekin batera Gipuzkoako 10k Txapelketa ospatuko da.

Hauek izango dira Gipuzkoako Txapelketan parte hartuko duten atleten zerrenda, 7 emakume eta 34 gizon guztira.Marken arabera, nesketan garaipena lortzeko faboritoa Elena Silvestre (Atlético SS) da, 34.56ko marka pertsonalarekin. Ane Zabala (Super Amara BAT) eta Naroa Arrieta (Goierri Garaia) lehiatuko dira podiumeko bigarren postua lortzeko.

Gizonezkoetan Chakib Lachgar (Scorpio 71), Ander Sagarzazu (Goierri Garaia) eta Ander Garin (Tolosa CF) printzipioz atletarik indartsuenak dirudite eta haien artean egongo da garaipena.

Hauek izan dira azken urteetako Gipuzkoako txapeldunak.

Denboraldia  Emakumezkoak Gizonezkoak
2016 Maitane Guerrero (CD Hernani)  Unai Arroyo (Tolosa CF)
2017 Maitane Guerrero (CD Hernani)   Aitor Etxeberria (Real Sociedad)
2018 Marisa Casanueva (Atlético SS) Chakib Lachgar (Scorpio 71)
2019 Ane Zabala (Super Amara BAT) Endika Donnay (Goierri Garaia)
2020 - -
2021 - -

Informazio oharrak:

- Gipuzkoako Txapelketan parte hartzen duten atleta guztiek DEI GANBARATIK pasa behar dute derrigorrez, klubaren arropa ofizialarekin.

- Dei ganbara irteera marratik gertu egongo da, irekiera 9:40tan eta itxiera ordua9:55 izanik.

- Hurrengo estekan zirkuitoaren planoa, irteera eta helmuga puntuak, dei ganbara eta beste informazioa ikusi ahal izango dezute. INFORMAZIOA

 

 

 

 

 

 

 

Javi ALDABE

FAG


Gipuzkoako Atletismo Federazioa
Anoeta Pasealekua, 5. 20.012, Donostia
Teléfono: 943 45 17 57 (De 9:30 a 13:00)
E-mail: gaf@kirolak.net
Horario de oficina
Lunes a Viernes: 9 a 13 - 15 a 19
Instituciones colaboradoras
orain kirola 
                       Patrocinadodres 
        BSKLegalyfiscal RGB png            SALTO inspired access LOGO

 

Política de Privacidad